martes, 21 de diciembre de 2010

Santo Tomas

Azoka honen jatorria XIX. mendean dago. Garai hartan baserri gehienak maizterren esku zeuden, beraiek lantzen zituzten lurrak eta gobernatzen zituzten abereak. Maiztertza hori belaunaldiz belaunaldi, aitarengandik semeengana, pasatzen zen.
Maizterrek urtero baserriaren errenta ordaindu behar izaten zioten baserriaren jabeari. Errenta hori urte amaieran ordaintzen zen eta epea San Tomas egunera arte luzatzen zen batzuetan.
Egun horretan, abenduaren 21ean, baserriko produktu onenak hartu eta hirira joaten ziren baserritarrak, jabeari errenta ordaintzera. Hirira zihoazela aprobetxatuta, baserriko produktu horiek saltzen zizkioten hiriko jendeari.
Urteak pasa ahala ohitura hori tradizio bihurtu da. Barazki, fruitu eta animaliak eramaten dituzte baserritarrek azokara eta artisauek ere izaten dute beraien tartea.

El origen de esta feria está en el siglo XIX. En esa época la mayoría de los caseríos estaban en manos de los arrendatarios, ellos se encargaban de cultivar las tierras y de gobernar el ganado. Ese arrendamiento se heredaba de generación en generación, de padres a hijos.
Los arrendatarios tenían que pagar la renta a finales de año a los dueños de las fincas. El plazo para ese pago se retrasaba a menudo hasta el día de Santo Tomás. Ese día, el 21 de diciembre, los baserritarras acudían a la ciudad para pagar la renta con los mejores productos de sus huertos y los mejores animales. Y aprovechaban el viaje para vender también esos productos a los habitantes de la ciudad..
Con el tiempo, esa costumbre se ha convertido en tradición. Los baserritarras ponen en venta en los puestos las verduras, frutas y animales; los artesanos también tienen su hueco en estas ferias.

viernes, 17 de diciembre de 2010

Olentzero

Horra, horra, gure Olentzero

viernes, 10 de diciembre de 2010

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Munduko herrialde guztiek aho batez adierazi dute giza eskubideak errespetatu egin behar direla. Nolanahi ere, adierazpenak eta praktika ez datoz bat. Hala, 2001eko irailaren 11z geroztik, hainbat gobernuk mundu mailan segurtasunari askatasunari baino garrantzi handiagoa ematen diote. Gobernuek, talde armatuek eta bestelako hamaika eragilek egiten diete giza eskubideei eraso. Era berean, ez dugu alde batera utzi behar gizakiak ere egiten dituela era honetako makina bat gehiegikeria.
Gizartearen gehiengoa ez dago sentsibilizatuta arazo hauen inguruan, harik eta zuzenean eragiten dien arte.
Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala. 

Todos los países del mundo declaran estar de acuerdo en que los Derechos Humanos son algo que se debe respetar. Sin embargo la práctica dista mucho de tales declaraciones. Tras el 11 de septiembre de 2001 además, en el ámbito mundial, algunos gobiernos promueven abiertamente primar la seguridad por encima de la libertad. Son muchos los agentes que cometen abusos contra los Derechos Humanos, desde gobiernos a grupos armados. Tampoco se puede desdeñar el individuo en su ámbito privado como perpetrador de este tipo de abusos.
La mayor parte de la sociedad no está sensibilizada ante estos problemas hasta que se ve afectada directamente. 

jueves, 2 de diciembre de 2010

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna 
Ukan Jakinekoa denez, hainbat eta hainbat dira euskararen omenetan egiten diren ekitaldi eta jardunak. Horietako bat, guztietatik nabarmenena, Euskararen Nazioarteko Eguna da, urtero-urtero, abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena.

Esandako ospakizuna ez da hutsetik abiatutakoa. Badu aurrekaririk. Ezagunak dira, besteak beste, Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta antzerakoak. Aipatzekoak dira, bestalde, Espainiako Guda zibilaren ondorioz Iparraldera alde egin behar izandako euskaltzaleek zein bertokoek, elkar hartuta, Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lana. Sasoi horretakoa (1949) da, hain zuzen ere, Lehenengo Euskararen Eguna.

1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu zuten eta, ondorioz, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu. Geroztik, urtero-urtero, Erresuma Zaharreko santu euskaldunaren egunez, ospatu izan dute euskal erakundeek Euskararen Eguna. Lehendakariaren deiari jarraituz ehunka lagun batzen da eta gorazarre egiten die euskarari eta euskaldunei.