lunes, 26 de noviembre de 2012

OBSERVATORIO DE LA CONVIVENCIA / ELKARBIZITZA BEHATOKIA

CONVOCATORIA PARA LA REUNIÓN DEL OBSERVATORIO DE LA CONVIVENCIA
Lugar: Sala de profesores de la Ikastola Abendaño
Fecha: Martes, 4 de Diciembre de 2.012
Hora: 17:00 horas
Duración aproximada de la reunión: 2 horas

Orden del día:

1.Aprobación del acta de la reunión anterior
2.Javi: ruegos y preguntas
3.Problemas de convivencia detectados durante estos primeros meses de curso. Propuestas y sugerencias
4.Análisis y comentario de los tres documentos repartidos en la reunión anterior: Plan de Convivencia del Centro, Aprendizaje emocional, “El sonido y el ruido”
6.Ruegos y preguntas
-    SI QUIERES FORMAR PARTE DEL GRUPO
-    SI TIENES CUALQUIER PROBLEMA, INQUIETUD O SUGERENCIA...
NOS GUSTARÍA CONTAR CONTIGO. !TE ESPERAMOS!

ELKARBIZITZA  BEHATOKIKO  BILERARAKO  DEIALDIA
Tokia: Abendaño ikastolako irakasle gela
Data: 2012ko abenduaren 4a, asteartea
Ordua: 17:00etan
Bileraren iraupena: 2 ordu inguru

Gaiordena:

1.Azken aktaren onespena
2.Javi: galdera-erantzunak
3.Ikasturtearen lehenengo hilabeteetan antzemandako elkarbizitza arazoak. Proposamen eta iradokizunak
4.Aurreko bileran banatutako hiru dokumenturen (“Ikastetxeko Elkarbizitza Plana”, “Ikasketa emozionala”, “Soinua eta zarata”) azterketa eta komentarioa
6.Galdera-erantzunak
-    TALDEKIDE IZAN NAHI BADUZU
-    ARAZO, KEZKA EDO PROPOSAMENIK BALDIN BADUZU...
HURBILDU GUREGANA ETA POZIK HARTUKO ZAITUGU!

lunes, 5 de noviembre de 2012

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Mendizorrotzan

ZATOZ MENDIZORROTZARA
PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTSEKIN!

“Sentitu, Pentsatu, Ekin!” du izenburu Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek azaroaren amaieratik aurrera martxan izango dugun ikuskizunak. Arabako aurkezpena Gasteizko Mendizorrotzan izango da, datorren azaroaren 25ean.

Mendizorrotza kiroldegian eskainiko diren ikuskizun berriaren emanaldiek izaera solidarioa izango dute. Sarreretatik jasotako diruaren zati bat Arabako Esklerosi Anizkoitza elkartearentzat (AEMAR) izango da. Bildutakoaren beste zati bat Txosna Batzordearentzat izango da, euren programaren jardueretako.

AEMAR elkarteak 20 urte beteko ditu aurten eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo taldeak 25 urte.

Ospakizun urtea dute AEMAR elkarteak eta pailazoek aurtengoa. Elkarrekin ospatuko dute Gasteizen. Pailazoak eta lagunak amonaren baserrira joango dira amona eta jada birramona ere badenarekin festa egitera, amona Josefinak 100 urte beteko baititu! Zaharra bezain polita, argia eta irudimentsua da amona. Guztiek zoriondu nahi dute Josefina maitagarria. Bada norbait, ordea, festa zapuztu nahi duena, eta oztopatzen saiatuko dena etengabe. Lortuko ote du? Ala maitasuna eta alaitasuna gailenduko ote dira azkenik? Zatozte zuek ere amona Josefinari zorionak zuri abestera!

Hogeita bost urte igaro dira jada pailazo taldeko kideak sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri irria zabaltzen hasi zirenetik. Asko dira urteak, eta gehiago Euskal Herriko lagunekin batera bizitako abenturak, elkarrekin partekatutako irriak, malkoak, muxuak eta besarkadak.

Bi saio eskainiko dituzte, eguerdiko 12,00etan bata, arratsaldeko 18,00etan bestea.

Dagoeneko sarrerak salgai dira www.katxiporreta.com, AEMAR Elkartean (Avda. Derechos Humanos 37 – Zabalgana), Zadorra AEK euskaltegian (Bartzelona 28 - Lakua), Aixkiria AEK euskaltegian (Jose Mardones 8 – Judimendi) eta Arana AEK euskaltegian (Arana 30 – Arana).

Guztion artean ozen esango dugu:

“Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin!”

Zatozte zuek ere amona Josefinari zorionak zuri abestera! Bildu gure festara!
 Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Pailazo Taldea